Agian aurreko eguneko errietaren eraginez, edo beharbada lehen bi egunetan baino askoz udaltzain gehiago zegoelako, baina gaur arazorik gabe hasi eta bukatu dira Olagibel kaleko zortzi suzko zezenak.
Esan bezala, udaltzain asko zegoen eremuan, eta horretaz aparte ohi baino ume eta gazte gutxiago. Oso gutxi izan dira zezenak ukitzen saiatu direnak eta eramaile batek baieztatu digunez “ondo portatu dira gaur”, baina erantsi du “ea asteburuan…”.
