Gasteizko umeak zigortu egin dituzte gaur gauean suzko zezenak ukitzeagatik. Hori dela eta azken bi zezenak, bikoteka ateratzen dira, geldirik geratu dira goiko metxak erretzen ziren bitartean.
Egoerak tentsio uneak eragin ditu. Gazte eta guraso batzuk txistua jo dute eta hara hurbildu diren udaltzainek zezenak ez ukitzeko esan diete umeei, gazteleraz.
Suzko zezen eramaileen ohiko kexa da umeak zezenak ukitzen saiatzen direla. Kolpe horren eraginez zezena daramanak burua jotzen du metalarekin eta mina hartzen du.
