Abuztuaren 4an milaka lagun bilduko dira Andre Maria Zuriaren plazan Zeledonen jaitsiera ikusteko eta, besteak beste, ikusmin handia pizten du bozgorailuetatik entzuten den musikak.
Hala ere, iazko jaitsierak kritikak eragin zituen zenbait herritarren artean. Izan ere, 2025eko ospakizunean 17:30etik 18:00etara, Zeledon agertu aurreko ordu erdian, euskarazko abesti bakarra entzun zela salatu zuten hainbat lagunek. Gainerako errepertorioa gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan izan zen.
Erabakiko al dute aurten udal arduradunek aurten euskarari behar duen tornua ematea?
Bihar arratsaldean jakingo dugu eta hemen kontatuko dizuegu, Gasteiz24 agerkarian.
