Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Euskararen aldeko aldarria egin du Iñigok jaietako pregoian

2026ko abuztuaren 2a - 20:54 · gasteiz24

Iñigo Etxezarreta ETS taldearen abeslariak Gasteizko jaietako pregoia iraukurri du gaur iluntzean lepo beteta zegoen Plaza Berrian.

Pregoia irakurtzea arrotasunez bizi duela aipatu du abeslariak eta ondoan dituen senideak oroitu ditu hasieran.

Jende askok Iekorakoa dela uste duen arren, bera gasteiztarra dela azpimarratu du. Gasteiz hiri lasaia dela, eta turismo gutxi badu ere bizitzeko leku erosoa dela adierazi du.

Euskara

Euskararen aldeko aldarria ere egin du Iñigok eta gure hizkuntzak gure hirian izan duen garapena goraipatu du.

Martinikos

Martinikos blusa taldeko kidea izan zela gogora ekarri du eta blusak eta neskek jaietan jartzen duten giroa azpimarratu du. Era berean jaiak kaltetu nahi dituztenak salatu ditu.

Txosnak

Blusa izan eta gero txosnetan denbora asko eman zuela kontatu du eta mugimendu alternatiboaren lana eta beharra azpimarratu ditu, “zuek gabe gure jaiak oso bestelakoak izango lirateke”

Arabako musika taldeak

“Haiek irekitako bideari esker gaude gu hemen, ez dugu ahaztu behar beraiek jarri zutela lehen harria”, eta hor zerrendaratu ditu hainbat talde, Hertzainak, Betagarri, La Polla, Kaotiko eta SA.

ETS, gaztelaniatik euskarara

Taldeko partaide gehienak erdaldunak direla esan du, eta ETS taldeak hasieran gazteleraz abesten zuela kontatu du, baina euskarara salto egitea erabaki zutela. Ondoren euskararen aldeko aldarria egin du, eta euskara ez dela ezkutatzen azpimarratu du.

Erasoen kontra

Eraso sexista eta homofoboen aurka ere hitz egin du.

Amaieran txistu batzuk entzun dira Maider Etxebarria oholtzara igo denean Iñigori jaietako zapi gorria jartzeko.

Gasteizko ALEA agerkariaren argazkia baliatu dugu albistea editatzeko, CC BY-SA 4.0 lizentzia baliatuta.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana