Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldean oinezko bati eraso egin eta mugikorra lapurtzea leporatuta. Biktima 55 urteko gizona da, magrebiar jatorrikoa.
Susmagarriek lurrera bota omen dute biktima, eta behin hor zegoela, ostikoak eman eta haren telefono mugikorra lapurtu dute.
Lekura bertaratu da patruila bat eta biktimaren zein lekukoen azalpenak jaso ondoren, 23 eta 24 urteko bi gazteak atxilotu zituen.
Biak magrebiar jatorrikoak dira eta aurrekari polizialak dituzte; zehazki, bakoitza bi aldiz izan da aurretik atxilotua.
Ertzainek lapurtutako telefonoa aurkitu dute gertu zeuden zabor-edukiontzi batzuen ondoan.
Atxilotuak datozen orduetan epailearen aurrera pasako dira.
