Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

100 gazta tarta doan banatuko dituzte gaur arratsaldean Bulebardean

2026ko uztailaren 30a - 10:15 · gasteiz24

Gazta-tarten zaleek hitzordua dute gaur arratsaldean Gasteizen. Melt Cakes markak denda berria irekiko du El Boulevard merkataritza-gunean, eta ospatzeko 100 gazta-tarta doan banatuko ditu.

Promozioa gaur, uztailaren 30ean, 17:00etatik aurrera izango da. Enpresak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, lehenengo bertaratzen diren bezeroek gazta-tarta bana jasotzeko aukera izango dute, izakinak agortu arte.

Salmenta puntua beheko solairuan dago, pantaila erraldoiaren ondoan

Gazta-tarta doan eskuratu nahi dutenek, beraz, garaiz joatea izango dute gomendiorik onena, aurreko inaugurazioetan antzeko promozioek harrera handia izan baitute eta 100 aleak denbora gutxian agortu baitira.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check